Portada

Zer egingo dugu orain opariekin?

ALGAIDA
02 / 2017
9788490677186
Euskera
NARRATIVA (21)
Novela

Sinopsis

Krisi ekonomikoa, langabezia, ustelkeria, kontzientzia arazoak, giza harremanen krisia, denboraren herdoila edota belaunaldien arteko etena dituzte ardatz bilduma honetako ipuinek. Irakurleak begien aurrean ikusiko duen errealitatea grisa da, ziztrina, batzuetan itxura onekoa, baina ia beti doilorra. Gure errealitatea, hemengoa eta oraingoa.

Egileak idazkera argi, minimalista, ironiko eta kritikoaren aldeko apustua egin du, eta, kontraesana dirudien arren, ipuinak "pesimismo irribarretsu" halako batez blaituak daude.

Festa zapuztu eta argiak itzaltzen direnean, opariak pinuaren oinean geratuko dira, eta guk gezur bati hauspoa ematen jarrai dezakegu.

Akaso, galdera ez da hainbeste norengatik edo zerengatik egiten dugun, gure erabakien ondorioak jasateko adina indar izango ote dugun baizik.