Portada

MUNDUTIK MUNDUA

Arabako hitzontzi baten kronikak

KALANDRAKA/PAMIELA
04 / 2019
9788491720973
Euskera
UPAINGOLA SAILA
37
Narrativa

Sinopsis

Orduan konturatu naiz Eduren testuak irakurri bitartean barruan sortu zaidan sentipen bat argitu didala alabak. Irakurketarekin barruan sortzen ari zitzaidan argazkia errebelatu egin du nahi gabe, berriz modan jarri diren Polaroid horietako batekin bezala. Zergatik iruditzen zaigu handia, zergatik maiuskulaz idatzi beharrekoa, gure egunerokotik urrun dagoena, azkenean ume baten eskuetan kabitzen bada? Eta zergatik deitzen diogu mundu txikia gure inguruan dagoenari, urrun dagoena baino askoz handiagoa ikusten badugu?

Bere mundutik idatzi du Eduk, munduaz. Eta idazleen eginbeharra hain zuzen hori dela gogorarazi digu; gertu izanagatik txiki deitzen diogun horren berri ematea dela, alegia, idazleak mundu handi eta unibertsalari buruz hitz egiteko duen modu eraginkor bakarra.

KARMELE JAIO